Beste ataletan, kirolarian, aspektu psikologikoa garrantzitsuena ikusten dugu, partiduetan zehar hainbat egoera estresagarri aurkitu ahal ditugulako, eta horiei aurre egiteko psikologikoki indartsuak izan behar dira jokalariak. Baita ere nabarmendu dugu banakako teknika, baina garrantzi txikiagorekin, eta batez ere maila energetikoa, askoz garrantzitsua dela NBA-ren kasuan beste ligetan baino.
Azpitalde, talde eta elkarrekintza ataletan taktika nabarmendu dugu, hau izango delako zure jokoa definituko duena. Gainera saskibaloian aspektu nabarmenena bezala ikusten dugu, taktikoki ondo dagoen talde bat prestatua egongo da partiduan aurkitu ahal diren edozein egoerari aurre egiteko.
Errendimendu eta emaitzaren arteko erlazioari dagokionez, 8 bat markatu dugu, oso erlazio zuzena ikusten dugulako. Saskibaloian puntu ugari lortzen dira, beste kirol batzuetan baino gehiago, eta horrek ekartzen du ezusteko emaitzak gutxiagotan gertatzea. Adibidez futbolean gol bat sartu ahal dizute eta gero baliteke zu ez sartzea eta partidua irabazten dizute nahiz eta talde txarragoa eduki. Baina saskibaloian nahiz eta partzial bat jaso zure kontra, gero partidu osoa dago hori errekuperatzeko.
Bideo honetan ikusi dezakegu zein garrantzitsua den aspektu psikologikoa saskibaloian. Partidu honetan Warriors 27 puntu behetik zegoen markagailuan eta dena galduta zutela ematen zuenean gorakada psikologiko itzela egin zuten.


No hay comentarios:
Publicar un comentario