DATUEN INTERPRETAZIOA

      Behin analisiaren bitartez datuak atera, beharrezkoa da datu hauek interpretatzea eta etorkizunean datozen partidetarako lagungarriak izatea. Azken batean, kirolaren analisia aurrerantzeko txapelketa entrenamenduaren hobekuntzara orientatuta egon behar da.
       Warriors taldean, hasieratik adierazgarriak izan diren adierazleak kontuan izanik (asistentziak, 3ko jaurtiketen efektibitatea eta egindako txapelak), ikusi dugu alor horietan taldea ondo dabilenean, posibilitate handiagoak dituela partidua irabazteko. Taldeko jokoan elkarrekintza gero eta gehiago izan eta joko asoziatibo gehiago egon, emaitza hobeagoak lortzen dituzte.


           



       Bestetik, aztertu dugu gure taldea baino hobeagoak diren taldeen kontra konpetitzen dutenean 3ko jaurtiketen portzentaia handitzen dela. Hau izan daiteke motibazio kontuagatik; talde hobeagoen aurka jokalariak motibatuagoak ateratzen dira zelaira, eta txarragoen aurka, aldiz, erlaxatu ahal dira. Asistentziei erreparatuz, sailkapenean goian daudenen kontra jokatzean taldeak asistentzia gutxiago banatzen ditu. Hau horrela izan daiteke talde horiek defentsa hobeagoak dituztelako eta ondorioz saskiratze gutxiago lortzen dira.


     Beste adierazle interesgarri bat izan da jokoaren distribuzioa partidan zehar. Argi ikusi dugu partidaren hasieran joko partizipatibo gehiago egon dela gure taldean amaierako minutuekin konparatuz. Aldiz, arerioetan askoz handiagoa izan da paseen kopurua posesio bakoitzeko (3,05). Oso ohikoa da partidaren amaieran jokalari erabakiorrak jokaldiak amaitzea eta baloia beraien eskuetan izaten dute denbora luzez. 

     Kanpoalderantz eta barrualderantz doazen pase kopurua aztertu baino lehen, bagenekien kanpoaldeko paseak askoz ugariagoak zirela, baina ez hainbeste. Azkeneko minutuetan gehien bat nabaritzen da barrualdeko paseen gabezia, %6,39 bakarrik. Argi ikusten da gure taldeak partidak 3ko marratik baloia mugitzen erabakitzea nahiago duela. Logikoa da datu hau jakinda taldeko bi saskiratzaile hoberenak kanpoaldetik jokatzen dutela: Stephen Curry (24 puntu/partidu) eta Klay Thompson (18,4 puntu/partidu).




     Jaurtiketen distribuzioari dagokionez, oso adierazgarria izan da 3ko jaurtiketen kopurua 2ko jaurtiketekin konparatuz. Saskiaren behealdean egiten diren jaurtiketen ondoren, 3ko hegaletako marratik egindakoak dira ondorengoak kopuru aldetik. Jaurtiketa guztien %16a 3ko marraren bi hegaletatik egiten dira.



     Behin emaitzak interpretatuta, ikusten dugu zein den Warriors-en jokatzeko modua: joko azkarra, 3ko jaurtiketa askorekin eta gehienbat kanpoaldetik jokatzen dutenak.

      Mark Jackson entrenatzaileak, datu hauek jakinda, bere puntu indartsuak ongi entrenatzea mesede egingo dio taldea ahalik eta errendimendu hoberena lortu dezan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario