BARNE LOGIKA


Taldekako dueloa, soziomotorra (kolaborazioa + oposizioa)

Espazio ziurra.
Aldiberekotasuna
Materialduna.
Denbora muga.

Puntuazioa dauka, irabazlea izendatzeko

5 comentarios:

  1. Balorazio kualitatiboa:

     Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari. Lehenik eta behin egoki azaldu dute kirola eta bere testu ingurua, honez gain hasieratik argi utzi dute Golden State Warriors taldearen inguruan egindako lana zela eta datu pilaketa eta analisia hauengan bideratuta zegoela. Hala ere, errendimendu adierazle ugari aipatzen dituzte orri batean, baina ondoren ebaluaketa egiterako orduan adierazle zehatz batzuetan bakarrik zentratzen dira, ez dituzte denak aipatzen eta analisian ez da oienganako aipamenik egiten.

     Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.

    Informazio iturri desberdinak erabili dituztela jakinarazten dute. Lehenik eta behin informazio bilaketa egiteko artikulu eta dokumentuak erabili dituzte eta blog-ean zehar aipatu dituzte. Bestalde bideoak ere erabili dituztela azaltzen dute, baina ez daude eskuragarri eta ez dute espezifikatu zein partidu edo zenbat izan diren. Informazio iturrien inguruan bukatzeko aipatu beharra dago internet bidez web-guneak erabili dituztela, zehazkiago esanda NBAren orrialde ofizialaren erabilera egin dutela datuak hartzeko.
    Aipatzen dutena kontutan izanik erreferentziaren bat gehitzekotan ikusitako partiden erreferentzia gehituko nuke aukerarik balego.

     Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa…

    Informazioa jasotzeko Easy-Tag programa erabili dutela aipatzen da eta baita ere NBAren orri ofizialetik hartutako datuak azaltzen direla. Informazioa kalitatez bereganatu dela dirudi eta hauen bidez grafikoak erabili dituzte konparaketa egiteko.
     Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Talde lana izan denaren ebidentziak badaudela iruditzen zait, erabiltzen den hizkuntzan ezberdintasunak nabarmentzen baitira eta testu ezberdinetan formatu erabilera ezberdinak ikus baitaitezke.


     Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

    Erabilitako blog-aren formatua egokia iruditzen zait eta idatzitakoa erakargarria eta argia dela. Hala ere aipatu nahi nuke nire gusturako adierazletan faltan bota dutela nondik atera dituzten eta hauen justifikazioa, aurrerago azaltzen dute artikuluetan zehar errendimendu adierazleei buruz aurkitutakoa eta nire ustez egokiagoa izango litzateke biak bateratzea eta honela justifikazioa eta informazio gehigarri ona eman daiteke, aberatsagoa izango litzateke.

    Balorazio kuantitatiboa:

    Blog honen nire balorazioa 7.5 puntukoa da, gauza interesgarri eta egoki batzuk dituen arren, niretzat hobetzeko aukera dago eta aldaketa batzuk eginezgero ederto egongo litzateke.

    Izen abizenak: Iñigo Ugalde Muguruza

    ResponderEliminar
  2. Balorazio kualitatiboa:

    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Bai, lanak porposatutako errendimendu analisiari behar bezala erantzun egiten dio. Alde batetik, nabaria da Golden State Warriors taldearen inguruan ikerketa sakona egin dela bai bere jokatzeko era zein puntu ahulak eta indartsuak azaleratuz. Gainera, errendimendu adierazleen inguruan ikerketa zabala egin da nahiz eta gero praktikara eramaterako orduan analisia burutzean, ez diren guztiak kontutan hartu. Horrez gain, faltan bota dut egindako errebisio bibliografikoa orientatuagoa egotea NBA-ko lehiaketara; hala ere, beste txapelketetako datuak interesgarriak izan ahal dira konparaketak egiterako orduan.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.

    Informazio ezberdinak erabili dituzte blogaren kontsekuzioan. Alde batetik, artikuluak eta bilaketa dokumentalak egin dituzte lanari pisua emateko eta analisia egin ahal izateko. Horrez gain, NBA-k argitalatutako estadistiken tratamendua egin dute Golden State Warriors taldean zentratuz. Bukatzeko, partiden bideoen analisia egin dute estadistiketan agertzen ez diren jarrerak analizatu ahal izateko. Zerbait hobetzekotan, analizatutako partiden kopuruaren gehikuntza izango litzateke datuak ateratzerako orduan informazio gehiago eskura izateko.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...

    Informazioa aztertzerako orduan Easy-Tag tresnaren erabilpena egin dute erregistroak egiteko eta horrez gain, orialde ofizial batetik atera dituzte gainerako datuak. Hori egin eta gero, datuen tratamendu bat egin da grafikoak eran aurkeztuz; hortaz, esan daiteke kalitatez bereganatu dutela informazioa lana egiterako orduan.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Talde lana izan dela ez daukat zalantzarik. Nahiz eta formato aldetik blogaren atalak antzekoak diren, egia da estrukturaren aldetik desberdintasunak daudela gauzak espresatzerako orduan.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

    Lortu dute blog erakargarri bat sortzea letra asko ez jarrita eta horren ordez irudi eta grafikoekin ordezkatuz. Gainera, erakargarria izateaz gain informazio baliagarria aurki daiteke era antolatu batean jarrita dagoena.

    Balorazio kuantitatiboa:

    Nota: 8. Uste dudalako oraindik gauzak hobetu ahal dituztela, baina lana egin dutenaren ebidentzia ere dagoelako.

    Izen-abizenak: Julen Ugarte Ramírez

    ResponderEliminar
  3. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Nire ustez, bai. Aukeratutako adierazleak oso errepresentatiboak dira talde hau hiruko saskiratze asko lortzen dituelako, eta eraso joko oso ikusgarria daukatelako, punto asko sartzen partiduro;gainera, bere jokalariak ospe oso ona dauka arlo horretan. Horretaz gain, posesioak, txapelak, asistentziak, etab. interesa pizten dute ikuslegoarengan.
    Hortaz aparte, analisi oso eta garbi bat egin dute adierazle horiek aukeratuta. Bai kirolari eta bai taldeari (ikusita zein rol daukan talde hori NBA-n, oso talde jarraitua delako bere eraso-joko ikusgarria dela eta). Agian, faltan botatzen dena da daturen bat taldekideek ateratzea,hau da, dena internet edo hainbat artikuluetatik bakarrik atera ez izana.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Artikuluak eta web orrien erabilera ikusten da, eta nahiko ondo erreferentziatuta daude atal bakoitzeko informazio garrantzitsuak.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...
    EasyTag eta orrialde ofizialeko datuak erabili dituztela ikusten da, beraz kalitateaz lortutako informazio baliagarria dela antzematen da.
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Taldekideak bi saskibaloi jokalari direla jakinda eta haien aurkezpena ikusi eta gero, pentsatzen dut talde lana izateko ebidentzia nahikoak azaldu direla; nire ustez, bai.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    Laburra, baina argia, niretzat erakargarria izan da. Lehenenko orrialdea batez ere, non jokalariak eta pabiloila azaltzen diren, nahikoa interesa pizten du bloga ikusten jarraitzeko; esan bezala, azaldutako adierazleak interesgarriak dira ere, jakinda talde hau oso eraso ona daukala; hortaz aparte, egitura, nahiz eta sinplea izan, eskatutakoarekin bat etortzen da, eta bere lana ondo bete dutela uste dut formatoari dagokionez, Warriors taldearen koloreak ipintzen.

    Balorazio kuantitaboa: 8’5/10

    Ibon Murga Abad

    ResponderEliminar
  4. Balorazio kualitatiboa:

    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Kirolaren barne logika eta kanpo logika oso ondo azalduak daude. Analizatutako taldea ere ondo azalduta dago. Adierazleei dagokionez, bibliografiatik eta estatistiketatik datu asko lortu dituzte eta ondoren beraiek eginiko adierazle nagusien analisiarekin ondo alderatu dituzte. Orokorrean, saskibaloiko talde baterako analisi egokia iruditu zait.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.

    Analisi egokia egin dute, erabili duten informazio iturri anitza dela eta. Artikuluetako informazioa, estatistikak eta beraien bideo bidezko behaketa zuzenak erabili dituzte. Orokorrean ondo, baina lagina handiago izan bazen (bideo gehiago) kalitatez asko irabaziko luke analisiak.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...

    Easy Tag-en erabilpena egin dute beraien behaketa kuantifikatzeko. Horrez gain, aurretik jasotako informazio fidagarri asko lortu dute, sareko orrialde ezberdinetatik lortuak. Kalitatezko informazioa, orohar.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Talde lana izan dela nabarmena da. Aurkezpenean argi ikusiko da biek menperatzen zutela gaia eta egindako analisia

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

    Bloga oso ondo egituratua eta banatua izan da gai ezberdinetan. Ulertzeko oso erraza eta nahiko erakargarria da bideo eta irudi ezberdinekin.

    Balorazio kuantitatiboa:

    Nota: 8,5

    Izen-abizenak: Ander Etxabe Unanue

    ResponderEliminar
  5. Balorazio kualitatiboa:

    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Guztiz, datuen analisia nahiko sakona izan da eta bloga orokorrean oso landua. Barne eta kanpo logika atalak ondo azaldurik daude eta artikulu zientifikoak aztertu dituzte jakiteko zein aldagai diren garrantzitsuenak. Agian aldagai taktikoak baloratzea ere erabilgarria izango zen, ez bakarrik estatistikoak.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.

    Aurrekoan esan dudan bezala analisia egin baino aurretik lan nabarmena egin dute emaitza baldintzatzen duten aldagai garrantzitsuak azaleratzeko. Artikulu zientifikoak aztertu dituzte aldagai hauek aurkitzeko. Bibliografi añdetik lan ugari egon dela nabaritzen da.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...

    Easytag erabili dute analisia egiteko. Badirudi informazioa nahiko fidagarria dela eta atera dituzten datuak ere.

    4.Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira

    Guztiz, bi pertsona dira bakarrik taldean eta lan kopurua nahiko handia izan da. Gainera aurkezpenean argi ikusi da biek ondo prestatuta zeukatela gaia.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

    Oso blog originala eta kreatiboa garatu dute diseinu aldetik. Aspektu honetan nire ustez klaseko onenak izan dira. Erabili dituzten koloreak eta blogaren egitura orokorrean oso txukun dago.
    Balorazio kuantitatiboa:

    Nota: 8,5

    Izen-abizenak: Pablo Cabezuelo

    ResponderEliminar