martes, 18 de marzo de 2014

 GOLDEN STATE WARRIORS





Jokalariak:




G= Antolatzailea.
F= Hegalekoa.
C= Pibota.

Entrenatzailea:

Mark Jackson





Zelaia: 

Oracle Arena












5 comentarios:

  1. Balorazio kualitatiboa:

     Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari. Lehenik eta behin egoki azaldu dute kirola eta bere testu ingurua, honez gain hasieratik argi utzi dute Golden State Warriors taldearen inguruan egindako lana zela eta datu pilaketa eta analisia hauengan bideratuta zegoela. Hala ere, errendimendu adierazle ugari aipatzen dituzte orri batean, baina ondoren ebaluaketa egiterako orduan adierazle zehatz batzuetan bakarrik zentratzen dira, ez dituzte denak aipatzen eta analisian ez da oienganako aipamenik egiten.

     Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.

    Informazio iturri desberdinak erabili dituztela jakinarazten dute. Lehenik eta behin informazio bilaketa egiteko artikulu eta dokumentuak erabili dituzte eta blog-ean zehar aipatu dituzte. Bestalde bideoak ere erabili dituztela azaltzen dute, baina ez daude eskuragarri eta ez dute espezifikatu zein partidu edo zenbat izan diren. Informazio iturrien inguruan bukatzeko aipatu beharra dago internet bidez web-guneak erabili dituztela, zehazkiago esanda NBAren orrialde ofizialaren erabilera egin dutela datuak hartzeko.
    Aipatzen dutena kontutan izanik erreferentziaren bat gehitzekotan ikusitako partiden erreferentzia gehituko nuke aukerarik balego.

     Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa…

    Informazioa jasotzeko Easy-Tag programa erabili dutela aipatzen da eta baita ere NBAren orri ofizialetik hartutako datuak azaltzen direla. Informazioa kalitatez bereganatu dela dirudi eta hauen bidez grafikoak erabili dituzte konparaketa egiteko.

     Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Talde lana izan denaren ebidentziak badaudela iruditzen zait, erabiltzen den hizkuntzan ezberdintasunak nabarmentzen baitira eta testu ezberdinetan formatu erabilera ezberdinak ikus baitaitezke.

     Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

    Erabilitako blog-aren formatua egokia iruditzen zait eta idatzitakoa erakargarria eta argia dela. Hala ere aipatu nahi nuke nire gusturako adierazletan faltan bota dutela nondik atera dituzten eta hauen justifikazioa, aurrerago azaltzen dute artikuluetan zehar errendimendu adierazleei buruz aurkitutakoa eta nire ustez egokiagoa izango litzateke biak bateratzea eta honela justifikazioa eta informazio gehigarri ona eman daiteke, aberatsagoa izango litzateke.

    Balorazio kuantitatiboa:

    Blog honen nire balorazioa 7.5 puntukoa da, gauza interesgarri eta egoki batzuk dituen arren, niretzat hobetzeko aukera dago eta aldaketa batzuk eginezgero ederto egongo litzateke.

    Izen abizenak: Iñigo Ugalde Muguruza

    ResponderEliminar
  2. Balorazio kualitatiboa:
    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Bai, datu interesgarriak azaleratu dituzte. Agian adierazle taktiko ala tekniko bat aztertzea ere erabilgarria izango liteke analisi zehatzago bat egiteko, baina orokorrean oso analisi ona egin dute.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak,
    Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet...).
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?

    Artikulu zientifikoak sakonki aztertu dituzte adierazle garrantzitsuenak zeintzun diren jakiteko eta horren arabera haien analisia egiteko. Gainera, klubari eta txapelketari buruzko informazioa oso zehatza da.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez
    lortutako informazioa...

    Easytag erabili dute analisia egiteko eta NBA web orrialde ofizialetik ere atera dituzte datu asko. Beraz, badirudi era fidegarrian atera direla datuak.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Bai, bi taldekideek bere lanari buruzko ezagupena erakutsi dute aurkezpenenan. Ezagupen hori biek batera lan egitearen ondorioa da.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?

    Oso kreatiboa, erakargarria eta bisuala. Oso formato egokia eta erakargarria

    Balorazio kuantitatiboa: 8,5
    Izen abizenak: Pablo Cabezuelo Castillo

    ResponderEliminar
  3. Balorazio kualitatiboa:
    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Bai, lanak proposatutako errendimendu analisiari erantzuten dio. hasieratik, taldea eta kirola era zehatz eta argi batean azaltzen dute. Ondoren, zein errendimendu adierazleak analizatuko duten azaltzen dute eta datuen interpretazioan, nahiz eta adierazle guzti horiek ez agertu, eurek garrantzia handia eman dutenei bai agertzen dirala eta konklusio bikainak atera dute.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak,
    Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…).
    Bai, demostratu dute informazio iturri ezberdinak erabili dutela. Blogaren hasierako zatian (klubaren eta txapelketaren informazioa) ikusten da bilaketa sakona egin dutela, eta azkenean, artikuluek zer dioten orrialdean, nabaritzen da artikulu onak aurkitu dituztela taldearen adierazle garrantzitsuak analizatu ahal izateko.
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Ez, nire ustez honekin informazio nahikoa izan dute.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako
    informazioa...
    Nik uste dut baietz. Alde batetik, nba webgunetik datu estadistiko ofizialak lortu dituztelako eta bestetik, easytag programaren bitartez, partiduen bideokin batera, haien analisia egitea lortu dute: paseak zonaldean, kanpoan, nondik egin diren jaurtiketak… Beraz, kalitatezko informaizoa lortu dute.
    4.Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Bai, nabaritu da bi partaideak era berdinean egin dutela lan. Aurkezpena, bion artean azaldu dute gehienbat, ez da egon bat, bestea baino gehiago hitz egin dutena. Gainera, saskibaloi adituak direla argi geratu da bai aurkezpena azaltzerakoan eta baita blog-a irakurtzean.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?
    Bai, ez nuke ia-ia ezer aldatuko. Egituraren aldetik, oso bisuala da, bideo eta argazki asko jarriz. Gainera jarritako fondoak eta koloreak taldeari egiten dio erreferentzia. Nire ustez, formato aldetik klaseko blog onenetarikoen artean jarriko nuke.

    Balorazio kuantitatiboa: 8,5

    Izen-abizenak: Lander Martin Vazquez

    ResponderEliminar
  4. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Ondo erantzuten dio errendimendu analisiari. Asteko taldearen deskribapen espezifikoa egiten du eta argi eta garbi usten dute warriors taldeari buruzko datu pilaketa eta analisiaren nondi norakoak. Indikatzaile pilabat dituztela ageri da, indikatzaile onak direla uste dutl, egokiak kirol honetarako. Analisian datu esanguratsuak eta interesgarriak atera dituzte jokatzeko modua nolakoa den interpretatzeraino; joko azkarra eta3ko jaurtiketa askorekin. Agian taktikari buruzko

    2. Informazio iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet...). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.

    Warriors klubari eta txapelketari buruzko informazioa oso zehatza dago eta web gune ofizialetik hartu dute. Bestalde adierazleak hautatzerakoan artikulu zientifikoek aipatutakoetan zentratu dira eta hortaz aparte beraiek uste zuten adierazle garrantzitsuak identifikatu dituzte. Bestetik bideoak eta argazki interesgarriak jarri dituzte.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? Kalitatez lortutako informazioa...

    NBA-ren web gune ofizialetik jaso dute estatistikak ondoren taulak betez. Informazio iturri zehatza da, partiduro internetera igotzen baitira partiduko portzentaiak eta estatistikak. Bestalde easytag programa erabili dute partiduen behaketa egitekok, ez da guztiz zehatza baina errore portzentai baxua dauka.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Talde lana izan dela argi utzi digute. Biek hartu dute parte azalpenetan, eroso aritu dira eta beraien ezagutza ez da balantzan jarri.

    5. Formatoa, blogaren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?
    Bolgaren formatoaren aurkezpena egokia da. Arreta jartzera erkartzen du duen koloreagatik eta warriors taldearen izaerarekin bat datorrela iruditzen zait. Bestalde, puntu ezberdinak ondo banatuta daude, antolatuta dago eta igorlearentzako argia da. Testu, bideo, irudi eta taulez osatua dago, gainera testuak ez dira oso luzeak, azalpen argiak eta zehatzak.

    Balorazio kuantitatiboa:8

    Izen abizenak: Iker Arriolabengoa Amondo

    ResponderEliminar
  5. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Garatu duten lanak eskatutako errendimendu analiziari erantzuten dio. Aukeratutako taldea ezagututa, eta horrez gain taldearen deskribapena irakurrita, aukeratu dituzten adierazleak oso interesgarriak dira frankiziaren dinamika ondo ezagutzeko. Emaitzekin azal ditzakegu zeintzuk diren taldearen puntu ahulak eta zeintzuk dira birtuteak.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet...). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Lana burutzeko informazio iturri ezberdinak darabilte. Saskibaloian estatisktikak izanik, datu asko lor daitezke NBA-ko orrialdetik. Bideoak ere erabili dituzte eta artikulu oso interesgarriak. Oso ondo bideraturik dago ikertketa.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? Kalitatez lortutako informazioa...
    Easy-Tag erabili dute informazio iturri gisa, aurrez aipaturiko orrialdeaz gain. Ez dakit zela moldatu diren Easy-Tag-arekin, saskibaloiko eta bereziki NBA-ako jokuko fase batzuk oso kaotikoak baitira. Dena dela, erabilitako estadistikak guztiz fidagarriak dira, eta bi iturriak konbinatuz oso grafiko interesgarriak lortu dituzte.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Nabaria da biek saskibaloiarekiko duten interesa. Horrela naturaltasun osoz burutu dute azalpena eta bien parte-hartzea argi ikusi da.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    Blog-ak formato oso erakargarria dauka, irudi asko darabilte eta horrek atentzioa deituzen du. Idatziakoa argi dago eta erraz transmititzen dute beraien mezua.

    Balorazio kuantitatiboa: 8.5/10

    Beñat Barberena

    ResponderEliminar