Diferencias entre equipos ganadores y perdedores en el rendimiento de competicion en el baloncesto femenino
Fase erregularreko partidu guztiak aztertuz, honako emaitzak atera zituzten:
Behin hau aterata, galdu eta irabazitako partiduen arteko desberdintasunak ikusi nahi izan zituzten:
Datu hauekin ondorengo konklusioak atera zituzten:
- Talde irabazleak talde galtzaileetatik bereizten dituzten aldagaiak hauek dira: Defentsa errebote gehiago, sartutako 1 eta 2ko jaurtiketak, asistentziak eta 3ko jaurtiketetako efektibitatea.
- Talde irabazleak CEO koefizientea altuagoa dute, eta posezio gutxiago dituzte partiduan zehar talde galtzailekin konparatuta.
Indicadores del rendimiento defensivo en baloncesto en ganadores y perdedores
Ortega Toro, E., Fernandez Verdejo, R., Ubal Rodriguez, M., Lorenzo Calvo, A., & Sampaio, J. (2010). Indicadores de rendimiento defensivo en baloncesto en ganadores y perdedores. RICYDE. Revista Internacional de Ciencias del Deporte, 6(19), 1-12.
Txileko ligako 12 partiduak analizatu zituzten, eta bertan defentsako elementuak aztertu zituzten. Honakoak izan ziren ateratako datuak:
Datu hauek analizatuta, hauek izan ziren ateratako konklusioak:
- Partiduan zehar, talde irabazleak zonako defentsa eta defentsa indibiduala txandakatzen dituzte, eta talde galtzaileak zonako defentsa, defentsa indibiduala eta defentsa mixtoa erabiltzen ditzute.
- Markagailuko desberdintasunak 1. eta 3. laurdenetan ematen dira, laurden horietan talde galtzaileak puntu gehiago jasotzen dituzte.
- Talde galtzaileek gehiago presionatzen dute eraso trantsizioa.
- 4. laurdenean talde galtzaileek hartzen dituzten eraso erreboteen portzentaia altuagoa da.
- Defentsako aldaketak, baloia duenari laguntzak eta baimendutako barruko paseak ez dituzte galtzaileak eta irabazleak desberdintzen.
Basketball game-related statistics that discriminate between teams'
season-long success
Ibáñez, S. J., Sampaio, J., Feu, S., Lorenzo, A., Gómez, M. A., & Ortega, E. (2008). Basketball game-related statistics that discriminate between teams’ season-long success. European Journal of Sport Science, 8(6), 369-372.
LEB 1eko 870 partidu analizatu zituzten 2000-2001 eta 2005-2006 denboraldi artean. Partidu horiek analizatuta hauek izan ziren ateratako emaitzak:
Datu hauek kontutan hartuta, hauek izan ziren ateratako konklusioak:
- Talde onenak eta txarrenak desberdintzen dituzten faktore potenteenak, erasoko asistentziak, defentsako baloi errekuperatuak eta egindako txapelak dira .
- Partiduko irabazle eta galtzaileen arteko desberdintasuna markatzen duten faktoreak defentsa errebotea eta zelai jaurtiketak dira.
- Ligan zeharreko arrakasta markatzen duten faktoreak jokalariek eta taldeek duten pase abilezia eta defentsa prestakuntza dira.
Game Charting Insights: The value of a good pass
NBA-ko 82 partiduak analizatu ondoren, artikulu honetan egin zuten ikerketa bat asistentzien inguruan, asistentziek ze garrantzia duten jakiteko. Baina asistentzien barruan bi kontzeptu desberdintzen dituzte:
- Asistentziak (normalak): pase bat zuzenean saskiratzea ekartzen duena.
- Asistentzia potentzialak: Posesio ekintza bat dakarren pasea (jaurtiketa, falta, baloi galdua).
Ondorengo grafikoan konparatuak agertzen da zelai jaurtiketen portzentaia, asistentzia potentzial batetik datozenak, asistentziarik jaso ez duten jaurtiketekin konparatuta.
Grafikoa analizatuz, ikusten da portzentaiak altuagoak direla asistentzia potentziala jaso duten jaurtiketa guztietan, eta orokorrean %8ko hobekuntza dagoela portzentaian.
Beste grafiko honetan, jaurtiketa nondik datorren analizatzeko, jaurtiketa egiterako orduan jasotako faltak, baloi galduen ondorengo faltak, eta falta guztiak agertzen dira konparatuak asistentzia potentziala jaso dutenak eta asistentziarik jaso ez dutenak.
Grafikoan argi geratzen da jaurtiketa libre gehiago lortzen direla asistituak izan ez diren egoerekin. Hau guztiz logikoa da, normalean asistentzia bat egotean jaurtitzailea egoera hobeagoan dagoelako, eta askotan bakarrik botatzen duelako.
100 posesioko lortutako puntuak konjuratzen baditugu asistentzia potentzialekin, eta asistentziarik barik honakoa izango litzateke emaitza:
- Asistentzia potentzialak: 110,4 puntu
- Asistentzia gabe: 81,9 puntu
Beste alde batetik, jaurtiketa bakoitzeko lortzen diren puntuak konparatzen baditu:
- Asistentzia potentzialak: 1,17 puntu
- Asistentzia gabe: 1,04 puntu
Azkenik, grafiko honetan posezio denboraren momentu desberdinetan ematen diren ekintzak konparatuak agertzen dira:
Argi geratzen da asistentzia potentzialekin portzentaia altuagoa dela momentu guztietan, asistentziarik gabeko egoerekin konparatuta.
Artikuluen eta gure datuen arteko konparazioa:
- Esan beharra dago artikulu gehienak ez direla NBAko taldeekin egindakoak, eta horrek konparaketak egitea zailtzen digu, egoera ez delako berdina.
- Artikuluetan orokorrean, asistentziaren garrantzia ikusi dugu, eta hau izan da guk hasieratik azpimarratu izan duguna, eta gainera gure taldearen arlo espezifiko bat dena.
- LEB 1eko artikuluan ikusi dugu, defentsan egindako txapelak eta errekuperatutako baloiak eragin handia dutela. Gu ez ditugu baloi errekuperatuak gehiegi aztertu, baina txapelen garrantzia ere frogatu dugu.
- Baita ere LEB 1eko artikuluan, zelai jaurtiketak eta pase abilezia aspektu garrantzitsu bezala jartzen dituzte, bai partiduak irabazteko eta baita denboraldian zehar arrakasta lortzeko. Guk ere paseen garrantzia azpimarratu dugu, eta jaurtiketen portzentaiak eta distribuzioa aurkeztu dugu.
- Emakumeen saskibaloiari buruzko artikuluan defentsako erreboteen, eta zelaiko jaurtiketen garrantzia, bat dator LEB 1eko artikuluarekin eta baita guk ateratako datuekin.









No hay comentarios:
Publicar un comentario